gu ta gutarrak

Kaixo!


Donostiara jaitsi gabe, gure auzoan ere euskal giro martxoso-dantzaria sortu nahi duen orok lekua du gure elkartean.

Aspaldikoak gara, euskaltzale, amnistiazale, gizon-emakume berdinzale ... eta pirata!

Gure auzoa euskal girotzen eta festa giroa ezartzea dugu xede, ez gehiago ezta gutxiago ere.

Altza porru!









miércoles, 24 de febrero de 2016

ZOZKETA


Espetxeetarako Martxarako Zozketa

Zenbaki saritua: 253
Bazkaria bi lagunentzat Trikun

jueves, 11 de febrero de 2016

ESPETXEETARA MARTXA. ANTIGUOTARRAK SEGOVIARA.

Kaixo lagunok!
Datorren otsailaren 20ean euskal preso politikoak dauden Estatu espainiarreko espetxe guztietara martxak antolatu ditu Ezker Abertzaleak. Rennes (Lorentxa Guimon preso dute bertan) eta Portugalgo Monsantoko (Andoni Zengotitabengoa) espetxeetara martxak egingo dira ere.
Antiguotarroi SEGOVIAko espetxera joatea egokitu zaigu. Jarraian, martxaren inguruko hainbat ohar:
- Autobusean izen emateko zerrendak Plateron eta Triku-Harrin daude.
- O-20ean, 07:15ean abiatuko da autobusa anbulategitik.
- 10 € ordaindu beharko dira.
BONO LAGUNTZAK
  • Gisa honetako ekimenek kostu handiak eragiten dituzte, are gehiago kontuan edukita herri guztiek prezio berean ordainduko ditugula autobusak (urrutien dauden espetxeetara doazen herriei lanak erraztearren). Autobusa ordaintzeko BONO LAGUNTZAK atera dira (10 €).
  • Antiguon Triku-Harrin bazkaria zozketatuko da bono laguntza erosten dutenen artean.
  • Bono laguntzak salgai daude Platero eta Triku-Harrin.
Martxan parte hartuz edota bono laguntza erosiz, denen parte hartzea ezinbestekoa da!

viernes, 5 de febrero de 2016

KALDEREROAK ANTIGUAN


Gaur KALDEREROAK
Kiroldegitik(20;30)

martes, 2 de febrero de 2016

SANTA AGEDA BEZPERA ANTIGUON



Maialen Lujanbioren beti-bezperako koplak

Santa Ageda eguna
beti bezpera deguna
ohitura batzuei etzaie inoiz
iristen biharamuna


lunes, 25 de enero de 2016

IBERO ASKATU!!!





GAUR, HILAK 27
ONGI-ETORRIA
BENTA-BERRIKO PLAZAN (19:30)

martes, 29 de diciembre de 2015

URTARRILAK 9 BILBORA




BILBOKO MANIFA

Gora Euskadi ta Visca Catalunya!!


martes, 22 de diciembre de 2015

miércoles, 16 de diciembre de 2015

BATZARRA


Junta berriaren aukeraketa dela eta hutsune batzuk dauzkagu eta hauek nola bete erabaki behar degu guztien artean.

Abenduak 17 Osteguna, 19:30tan 

BAZKIDE BATZARRA
elkartean.

Batzarra motza bezain garrantzitsua izango da, beraz han ikusiko geralakoan jaso gure agurrik beroenak.


lunes, 14 de diciembre de 2015