gu ta gutarrak

Kaixo!


Donostiara jaitsi gabe, gure auzoan ere euskal giro martxoso-dantzaria sortu nahi duen orok lekua du gure elkartean.

Aspaldikoak gara, euskaltzale, amnistiazale, gizon-emakume berdinzale ... eta pirata!

Gure auzoa euskal girotzen eta festa giroa ezartzea dugu xede, ez gehiago ezta gutxiago ere.

Altza porru!









martes, 21 de enero de 2020

Otsaila bero, ezin gutxio espero

1.- Otsailaren 4ean: Urtero bezala SANTA AGEDAko koruak abestera aterako gara, horretarako elkartean geratuko gara 19:00etan eta 19:30ean aterako gara. Garrantzitsua da ahalik eta jende gehien biltzea, beraz, ANIMATU!.
Era berean, urtarrilaren 31ean arratsaldeko 19:30ean entsegua egingo dugu elkartean, bertaratzeko gonbitea egiten dizuegu.

2.- Otsailaren 7anKALDEREROAK. Polikiroldegitik aterako gara 20:30ean eta Txalupagillenen kanpamentua izango da 20:45ean Errotatxon amaituz 22:30ean. 

3.- Otsailaren 22an: IÑUDEAK ETA ARTZAIAK izango ditugu auzotik Antiguotarrak Dantza taldeak antolatuta eta 12:30etatik aurrera, “Blues Brothers” gai hartuta, IHAUTERIETAKO konpartsa izango da auzoan zehar “Do ta ke” txarangarekin.


miércoles, 15 de enero de 2020

ZORIONAK XUA!!

Larunbat honetan (11:30)
MOTXILADUNAK
Atano IIIean



BEÑAT GAZTELUMENDIREN BERTSOAK

Umeak ume izan behar du
hala esaten da sarri
espetxeetan ordea ez da 
horrelakorik igarri
gure herrian zenbat zauri eta
zenbat mendeku egarri
zenbat gatazka zenbat gorroto
zenbat motxila mingarri
horren pisua ezin da gure
haurren bizkarrean jarri



Hainbeste ume beren motxila
eta izen ta abizen
espetxearen krudelkeria
beren larruan nozitzen
hasi gaitezen bide berriak
elkarrekin irekitzen
aritu ordez iraganeko
zauri zaharrak berritzen
etorkizuna hasi dadila
orainaldia bizitzen

lunes, 13 de enero de 2020



SANSEBASTIANAK ANTIGUON

martes, 7 de enero de 2020

Jon Enparantza Otsailaren 11an libre


Jon Enparantza eta Arantza Zulueta
otsailaren 11an