gu ta gutarrak

Kaixo!


Donostiara jaitsi gabe, gure auzoan ere euskal giro martxoso-dantzaria sortu nahi duen orok lekua du gure elkartean.

Aspaldikoak gara, euskaltzale, amnistiazale, gizon-emakume berdinzale ... eta pirata!

Gure auzoa euskal girotzen eta festa giroa ezartzea dugu xede, ez gehiago ezta gutxiago ere.

Altza porru!









jueves, 23 de diciembre de 2010

ANTIGUOTARRAK ELKARTEKO OLENTZEROA




Tronpeteroak Olentzerori kantari
Txaranga osatzeko lehen urratsa

miércoles, 1 de diciembre de 2010

sábado, 23 de octubre de 2010




Antiguotarrak Eguna

ZORIONAK
PARTE HARTU DUZUEN GUZTIOI!!!
Ta goatu elkarteak martxan jarduteko
laguntza behar duela.
Euskararen Eguna antolatzeko, Olentzerorako... elkarteak bere martxa normalerako bete beharreko eginkizunetan laguntzeko (ekintzen bultzatzea, sukalde kontuak, botileroarenak..), lan guztia bi bazkideren bizkarrengan zamatu ez dadin.
Elkartea erabiltzen dugunon guztiena da. Talde mordoxka da elkartearen baitan, lanean, eta, bakoitzetik ordezkari bat aski litzateke karga arintzeko.
Eongo gatxin/k

Oharra: Festa eguneko argazki bilduma tabernan.

jueves, 12 de agosto de 2010

domingo, 4 de julio de 2010

AntiguaOtarrak kontsumo taldea


Baratze bat nahi deitzut egin...

Ke nibel, maribel!!!

Lehen banaketa ARGAZKITAN

Eta zuk,
OTARRA EZ AL DUZU HARTU?

jueves, 24 de junio de 2010

SANJUANAK ANTIGUON-ARGAZKI ERREPORTAIA




Iñaki Iberotegiren

sardinjana, sanjuanbezpera, kantu-gira...

Merzi, paparazzi

domingo, 13 de junio de 2010

Aupa Reala

PRIMERAN!!!
Eñauten txapela

Puertollanoko igoeraren ospakizunak ez ditut oso gogoan, artean, ume moko bat baino ez nintzelako. Ez bariante, ez A-8rik eta zertarako abiadura handiko trenik. Realeko autobusa –zapairik gabekoa oraindik asmatzeke- Aldapetan behera sartu omen zen Donostiara, nonbait garai haietan hirirako sarbide nagusietako bat. Hantxe bizi izan nuen txuriurdinen lehen festa handia.
Bigarrena, Xixonen irabazitako titulu zoragarri hura. Zamorak azken minutuan sarturiko gol errepikaezina. Lokatzarteko futbol zoragarria. Iñaxio Kortabarriari sarritan entzun diot egun hartako gogoeta egiterakoan, herriz herri baserrietatik jendea nola irtetzen zen errepidera autobusaren etorria agurtzera. Horrek hunkitu zuela gehien, herri oso bat pozak zoratzen zegoela ikustea, Realak irabazitako Liga medio.
Eta igandean, Anoetan, Eñaut Zubikaraik bere aitonaren txapela jantzi zuenean, herriminetan hunkituta, Realak herrikoa behar duela izan otu zitzaidan, herri honek aurrera egiteko betidanik erakutsi duen grina eta esfortzuaren islada. Gertukoa. Euskalduna.
Nola ez hunkitu, horrelako momentutan falta direnekin akordatzea (Eñaut beraren aita, lagunak, Iker Sarriegi, -aupa Txipi!!!-…), espetxeko hormak zulatuko zituzten Labakaren hitzekin, kapitainaren umiltasunarekin, Mondrakoaren rokzaletasunarekin, Ansotegiren jokoarekin, Prietiñakin…
Izarren konstelazio batetara ailegatu omen gara, baina ez gaitezen larritu; Martinez, Ormaetxea, Kortabarria, Gorriz, Gajate…hauek ere makina bat izar izan zuten parean Atotxa zaharrean, eta asko ta asko itzaliak, amatatuta. Beraz, extralurtar pare bat ekarri –behar izanez gero, Antiguako Amari errezatu- eta etxekoak, Eñaut bezala, txapela jantzi eta eman egurre!!!
Antiguotik, aupa Reala!!!

jueves, 10 de junio de 2010

OROITZ eta LIERNI EZKONBERRI







AUPA
GAZTIAK
LIERNI-OROITZ



bikote bikaina
gu ere pozik gaude
bai alajaina!!

ZORIONAK ETA
URTE ASKUAN!!!

miércoles, 14 de abril de 2010

EUSKAL PRESOAK ETXERA


JON ENPARANTZA ETA IKER SARRIEGI

elkartekideak

eta

beste atxilotuak




--
Mendekua, bai horixe
Jon Anza, Egunkaria, Segurakoak 50na mila euroren trukean "aske" eta gurpil zoro hau errematatzeko "ohiko" sarekada...Mendekua, bai, independentistak abiatu dugun bide horretan amildegitik behera bidali nahi gaituzte. Zer da, bada, bestela, euskal presoen eskubideak defenditzen dituzten lagun hauen aurka eginiko sarekada hau? Probokazio bat, merezi duten neurrian erantzun dezagun. Baina, beste erremediorik gabe, gehiegikeria hauek salatzeari utzi gabe, Independentistak zabaldu duen arrastotik jarrai dezagun. Oztopoak, trabak eta sufrimendua -goardia zibilen eskutan gauza onik ez- berriro ere herri honen alde musu-truk lan egiten dutenentzat. Oztopoak jarriko dizkigute, baina aurrera egin beharko.
Aupa Jon, aupa Iker eta besteak. Elkartean parrillak prest izango ditugu, su baxuan, txuletak puntu-puntuan egon daitezen. Lehenbaitlehen bueltatu, generoa erre baino lehen.
Besarkada handi bat Antiguotik.






jueves, 25 de febrero de 2010