gu ta gutarrak

Kaixo!


Donostiara jaitsi gabe, gure auzoan ere euskal giro martxoso-dantzaria sortu nahi duen orok lekua du gure elkartean.

Aspaldikoak gara, euskaltzale, amnistiazale, gizon-emakume berdinzale ... eta pirata!

Gure auzoa euskal girotzen eta festa giroa ezartzea dugu xede, ez gehiago ezta gutxiago ere.

Altza porru!









martes, 25 de marzo de 2014

GURE ESKU DAGO


Gure Esku Dago eguna
auzoan

-Pilota Partidak
-Bazkaria frontoian
-Musika

martes, 18 de marzo de 2014

Gure Esku Dago Antiguon



Antiguako Ekintzak:
Osteguna 20 arratsaldeko 19:30:
Lugaritz Kultur etxean GAZTA ZATI BAT  pelikula.
Larunbata 22 eguerdian:
11:30 Miramar jaureguian mosaiko erraldoia eta gero Matia Kalean jaia  
PARTE IZAN , HARTU PARTE.

jueves, 13 de marzo de 2014

KONPROMISO EGUNA

https://www.youtube.com/watch?v=Ly5E_hhD3F0


  Honezkero jakingo duzuen bezala larunbat honetan, martxoak 15, KONPROMISO EGUNA ospatuko da Donostian.

   Auzitegi Nazionalean beren militantzia politikoagatik epaituak izan diren 9 donostiarrei elkartasuna adierazteko egun osoko egitaraua antolatu dute LIBRE dinamikaren baitan.

    Beherago daukazue Parte Zaharrean burutuko den egitaraua, baina gogoratu Igeldo eta Añorgatik etorriko diren zutabeekin 10:30tan BENTA BERRI PLAZAN bat egin eta  GURE AUZOTIK,  ZUTABEA osatuko dugula bertara joateko.

   Ekitaldi nagusia 13:00tan Bulebarrean burutuko den "Baietz Bulebarra bete!" ekimena izango da, Bulebar osoa betetzen saiatuko gara banatuko diren globo haundi guztiekin.

ANIMATU!!!
ELKARTASUNAREKIN KONPROMETITU!!
ETA ONDO PASA!!!!


lunes, 10 de marzo de 2014

domingo, 9 de marzo de 2014

Euskal Bidean


   Astearte honetan auzo batzarra, 19:30tan elkartean. 
Bertan "Euskal Bidea" estrategiaren azalpena emango dugu ondoren hausnarketa egiteko.
   

martes, 4 de marzo de 2014

Iñauteriak 2014

IÑAUTERIAK
ANTIGUON

 
Egilea. Iñaki Ibero