gu ta gutarrak

Kaixo!


Donostiara jaitsi gabe, gure auzoan ere euskal giro martxoso-dantzaria sortu nahi duen orok lekua du gure elkartean.

Aspaldikoak gara, euskaltzale, amnistiazale, gizon-emakume berdinzale ... eta pirata!

Gure auzoa euskal girotzen eta festa giroa ezartzea dugu xede, ez gehiago ezta gutxiago ere.

Altza porru!









lunes, 23 de junio de 2014

SANJUAN BEZPERA


Euskal presoen kontura
eta Sanjoanen kargura
Amnistiaren txalupa zaharra
ekar dezagun portura

Borboiak erretolika 
kasta horren xalamatika
gure esku dago, guk nahi duguna
biba euskal errepublika   

Sanjoanetan festaz-festa
Dantzan ligatzeko beta
Arrimatzeko antiguotarrok!
frontoian ezker pareta







sábado, 21 de junio de 2014

HERRIKO FESTAK

Igandean EGUN-PASA bikaina 
frontoiko arboladian, itzalian de...

SARDIN-JANA

TXURRUTA, 
TURUTA 
ETA DANTZA

martes, 17 de junio de 2014

PRESOAK ETXERA

Oroitz Salegi, Lierni neska laguna, Dodaka eta Rosi,
bikotea espetxe barruan ezkondu zeneko argazkia.


OROITZ SALEGI
kalean

Pasa den igandean 44 urte bete zituen Oroitzek, Valentziako espetxean. Azken 21 urteak preso eman ditu eta bidean La Sante, Carabanchel, Valdemoro, Soto del Real eta Leongo espetxe malapartatuak.
Atzo arratsaldez Valentziako espetxetik atera zen.
Barruan utziko du Lierni neska laguna -semetxoa ere tarteko- eta jakina, Euskal Herria aske baten alde borroka egin duten ehunka presokide.

OSTIRAL honetan harrera
Gora Oroitz!
Euskal presoak etxera

domingo, 15 de junio de 2014

SANJOANAK


HERRIKO FESTAK
Sanjoanak

domingo, 8 de junio de 2014