gu ta gutarrak

Kaixo!


Donostiara jaitsi gabe, gure auzoan ere euskal giro martxoso-dantzaria sortu nahi duen orok lekua du gure elkartean.

Aspaldikoak gara, euskaltzale, amnistiazale, gizon-emakume berdinzale ... eta pirata!

Gure auzoa euskal girotzen eta festa giroa ezartzea dugu xede, ez gehiago ezta gutxiago ere.

Altza porru!









miércoles, 26 de octubre de 2016

AUZOKO PRESOEN ALDE BAZKARIA ELKARTEAN





MASTER CHEF BAZKARIA
Auzoko presoen alde

AZAROAK 12, LARUNBATA, ELKARTEAN

LAIA jatetxeko sukaldarien eskutik

 MENUA



*Errautsetan birrineztatutako foi-grassa
Foi-grass empanado en cenizas

*Ahuakatez zipriztindutako bentreska entsalada
Ensalada de ventresca con salpicón de marisco.

*Bakailao errea txangurro erregosiarekin
Bacalao asado con txangurro estofado


*Azpizuna, perretxiko eta onddoz lagundua
Solomillo con setas y hongos.

*Torrada karamelizatua
Torrija caramelizada

Getariko "Arbela" ardo txuria
Vino blanco “Arbela” de Getaria.

“Especial Rioja” kriantza
Crianza “Especial Rioja”

Kafea
Café.

Den-dena 30 eurotan!!!





viernes, 21 de octubre de 2016

AntiguaOtarrak Kontsumo Taldea



AntiguaOtarrak Kontsumo taldea 

Asteartero bertako eta garaian garaiko produktu ekologikoz betetako saskia eskuratzen dugu. 

Saskiaren oinarri Astigarragako Lizardi baserriko barazkiak ditugu eta osagarri gisa Aiako Goiabe baserriko ogia, Usurbilgo Han Goiko Arrautzak, Idiazabalgo Arimasagasti behi gazta, Errezilgo Añoi baserriko oilaskoak eta eskari berezi gisa bestelako hainbat produktu ere (erreximentak, olioa, laranjak, gereziak, piper gorriak, lekaleak, zerealak, etab., garaian garaikoa)

Kontsumo taldeko kide izateko urte beteko konpromezua eskatzen dugu baita taldearen dinamika eta bileretan parte hartzea ere.

Informazio gehiagorako eta AntiguaOtarrak kontsumo taldeko partaide izatera animatuz gero idatzi mezu bat antiguaotarrak@gmail.comhelbidera.


Mila esker eta On Ekin!

GEUREAN GEUREA 

martes, 4 de octubre de 2016

Herririk herri Gipuzkoan


Igeldo bakarrik falta da