gu ta gutarrak

Kaixo!


Donostiara jaitsi gabe, gure auzoan ere euskal giro martxoso-dantzaria sortu nahi duen orok lekua du gure elkartean.

Aspaldikoak gara, euskaltzale, amnistiazale, gizon-emakume berdinzale ... eta pirata!

Gure auzoa euskal girotzen eta festa giroa ezartzea dugu xede, ez gehiago ezta gutxiago ere.

Altza porru!









martes, 17 de diciembre de 2013

Zorionak
 Igeldoko Herriari
albistea

jueves, 12 de diciembre de 2013

GABONAK ANTIGUON

Abenduak 21: San Tomas 
eguna ospatzeko eta elkarteen aurkako epaiketak salatu eta dirua biltzeko, Txalupagilenen, goizean zehar, TXORIXO ETA TXISTORRA jana izango da. 

Abenduak 23, Txikien Olentzeroa:  
7tan menditik auzora jeitsiko zaigu auzoko hainbat eragilek, horien artean geure elkartea eta dantza taldeak, aurrera ateratzen duten olentzeroa. 19:00- etan Pio Barojako parkean da hitzordua.

Abenduak 24, Elkarteko Olentzeroa
Lehengo urteko moduan arratsaldeko 16-etan geratuko gara elkartean abestiak behar bezala entsaiatzeko. Irteera arratsaldeko 16:30tan izango da elkartetik eta aurreko urteko ibilbidea burutuko da aurten ere. 19:30tan bat egingo dugu Elizan, Matia kalea guztiok batera zeharkatzeko.

Abenduak 31Luntxa eta Brindisa. 
Jada ohitura bihurtu den bazkideentzako eta senideentzako luntxa eskainiko da elkartean. Zita, eguerdiko 13:00tan izango da eta amaieran San Silvestre hasierara joateko animatzen zaituztegu, eguerdiko 16retan. Bestetik, presoen aldeko brindisa, arratsaldeko 19:30etan Benta Berriko plazan izango dela ohartarazten dizuegu.

martes, 10 de diciembre de 2013

MOBILITSASOA DURANGON

Tantaz tanta
Tantaz tanta 
jende prestua
presoen alde tiraka 
Durangon olatua
------------------
bideoa
----------------

lunes, 9 de diciembre de 2013