gu ta gutarrak

Kaixo!


Donostiara jaitsi gabe, gure auzoan ere euskal giro martxoso-dantzaria sortu nahi duen orok lekua du gure elkartean.

Aspaldikoak gara, euskaltzale, amnistiazale, gizon-emakume berdinzale ... eta pirata!

Gure auzoa euskal girotzen eta festa giroa ezartzea dugu xede, ez gehiago ezta gutxiago ere.

Altza porru!









lunes, 19 de noviembre de 2012

EUSKARAREN EGUNA ANTIGUON


 
 
Txalupagilenen (larunbata eguerdian)
 
-Txarri-Boda (txoixo/odolki jana ta kupela gertu)
-Kantu-Jira
-Plaza-Dantza erakustaldi irekia (Antiguotarrak Dantza taldea)
-Truke Azoka (AntiguaOtarrak Kontsumo taldea)
-------------------------------------------------------
 
 
Euskara sareetatik mundura
 

sábado, 10 de noviembre de 2012



Igerian, hegan, oinez…
Pausorik pauso bagoaz.
Lainoa nahinora doa,
Baina gu,
baina gu herrira goaz.

Arrainak saretik ihes,
Txoriak libre dabiltza;
Askatasunaren bila
dabil gutako bakoitza.

Gerra eta zoritxarra,
Ez da ezinbestekoa;
Askatasuna behar da,
denontzat benetakoa.

Hormetan daude ateak
eta muga da pausua;
Oztopoa ez da izango
Guretzat enbarazua.

Kartzela egin nahi dute
Herriak itotzekoa;
Herri bat egingo dugu
Kartzelarik gabekoa.

Joseba Sarrionandia

domingo, 4 de noviembre de 2012

LARUNBATEAN (15:30)

Autobusa aterako da Antiguatik
(Anbulategitik, 13:00)
Elkartean apuntatu

sábado, 3 de noviembre de 2012

ANTIGUA-MENTE HERNANI

Hernani eta Antigua
egin dira lagun/kide
Nafarroarentzat
itsaso kostaldera ibilbide
txistu,soinu eta dantza
hartu diote elkarri antza
iduri luke nahikoa txantxa
ezagutuko ez bagenu bion martxa