gu ta gutarrak

Kaixo!


Donostiara jaitsi gabe, gure auzoan ere euskal giro martxoso-dantzaria sortu nahi duen orok lekua du gure elkartean.

Aspaldikoak gara, euskaltzale, amnistiazale, gizon-emakume berdinzale ... eta pirata!

Gure auzoa euskal girotzen eta festa giroa ezartzea dugu xede, ez gehiago ezta gutxiago ere.

Altza porru!









viernes, 26 de febrero de 2016

miércoles, 24 de febrero de 2016

ZOZKETA


Espetxeetarako Martxarako Zozketa

Zenbaki saritua: 253
Bazkaria bi lagunentzat Trikun

jueves, 11 de febrero de 2016

ESPETXEETARA MARTXA. ANTIGUOTARRAK SEGOVIARA.

Kaixo lagunok!
Datorren otsailaren 20ean euskal preso politikoak dauden Estatu espainiarreko espetxe guztietara martxak antolatu ditu Ezker Abertzaleak. Rennes (Lorentxa Guimon preso dute bertan) eta Portugalgo Monsantoko (Andoni Zengotitabengoa) espetxeetara martxak egingo dira ere.
Antiguotarroi SEGOVIAko espetxera joatea egokitu zaigu. Jarraian, martxaren inguruko hainbat ohar:
- Autobusean izen emateko zerrendak Plateron eta Triku-Harrin daude.
- O-20ean, 07:15ean abiatuko da autobusa anbulategitik.
- 10 € ordaindu beharko dira.
BONO LAGUNTZAK
  • Gisa honetako ekimenek kostu handiak eragiten dituzte, are gehiago kontuan edukita herri guztiek prezio berean ordainduko ditugula autobusak (urrutien dauden espetxeetara doazen herriei lanak erraztearren). Autobusa ordaintzeko BONO LAGUNTZAK atera dira (10 €).
  • Antiguon Triku-Harrin bazkaria zozketatuko da bono laguntza erosten dutenen artean.
  • Bono laguntzak salgai daude Platero eta Triku-Harrin.
Martxan parte hartuz edota bono laguntza erosiz, denen parte hartzea ezinbestekoa da!

viernes, 5 de febrero de 2016

KALDEREROAK ANTIGUAN


Gaur KALDEREROAK
Kiroldegitik(20;30)

martes, 2 de febrero de 2016

SANTA AGEDA BEZPERA ANTIGUON



Maialen Lujanbioren beti-bezperako koplak

Santa Ageda eguna
beti bezpera deguna
ohitura batzuei etzaie inoiz
iristen biharamuna