gu ta gutarrak

Kaixo!


Donostiara jaitsi gabe, gure auzoan ere euskal giro martxoso-dantzaria sortu nahi duen orok lekua du gure elkartean.

Aspaldikoak gara, euskaltzale, amnistiazale, gizon-emakume berdinzale ... eta pirata!

Gure auzoa euskal girotzen eta festa giroa ezartzea dugu xede, ez gehiago ezta gutxiago ere.

Altza porru!









miércoles, 28 de octubre de 2015

lunes, 26 de octubre de 2015

miércoles, 7 de octubre de 2015

SALAKETA



Jon Enparantza auzokideak Segoviako espetxean pairatzen duen isolamendu egoera salatzeko kanpainaren baitan, salaketak biltzeari ekin genion irailaren 12an. Hilabete honetan erantzun paregabea izan dugu, izan ere, ehundaka salaketa bildu ditugu.
Hurrengo urratsa salaketa hauek Donostiako epaitegian aurkeztea izango da. Bertan ere hedabideentzako adierazpenak egingo ditugu. Geroz eta lagun gehiago batu, itxura hobea. Hauxe beraz, hitzordua: 

Ostirala 9, 11:00etan Donostiako epaitegi aurrean

lunes, 28 de septiembre de 2015

miércoles, 23 de septiembre de 2015

GURE ESKU DAGO

Datorren igandean Irailak 27an  Catalunyako  biztanleek hauteskunde berezia izango dute,  eta Donostiatik  ere gure  hautetsontzia nahi dugula ALDARRIKATZEKO  pasa den kurtsoan eginiko oihalak erabiliz,  OIHALEN KATEA antolatu dugu Irailaren 26 arratsaldeko 19:00tan  KURSAALaren parean. 

Parte hartu eta gurekin ALDARRIKATU (Kamiseta ekarri) 

HERRI BAT GARA
ERABAKITZEKO ESKUBIDEA DUGU.
BIHAR ERABAKIA

lunes, 21 de septiembre de 2015

miércoles, 2 de septiembre de 2015

martes, 1 de septiembre de 2015

domingo, 30 de agosto de 2015

KAXUELITAK

KAXUELITEN DESPEDIDA

Azken eguna degu
presoen aldarri
zenbat ta zenbat jende
afaltzen ikiarri
gosea baino gehio
askatasun egarri
gaur azkena degu ta
geurera etorri