gu ta gutarrak

Kaixo!


Donostiara jaitsi gabe, gure auzoan ere euskal giro martxoso-dantzaria sortu nahi duen orok lekua du gure elkartean.

Aspaldikoak gara, euskaltzale, amnistiazale, gizon-emakume berdinzale ... eta pirata!

Gure auzoa euskal girotzen eta festa giroa ezartzea dugu xede, ez gehiago ezta gutxiago ere.

Altza porru!









domingo, 27 de julio de 2014

Abuztuko kaxuelitak






Afaltzeko enkargutarako tfnoa: 
645574882

viernes, 11 de julio de 2014

S.O.S JON ENPARANTZA


S.O.S. JON

2014ko urtarrilaren 8an atxilotu zutenetik, elkarteko kidea, Segovian dago preso, Euskal Herritik 400 kmtara.
Muturreko egoeran dago, guztiz isolaturik, ez du inor ikusten egun osoan zehar, eta Segoviako kartzelan euskal preso politiko bakarra da.
Espetxe politika ez , hau mendekua baino ez da!
Euskal presoen alde lanean, abokatu lanetan beraien defentsan jardutea izan da bere delitua.

JON ASKATU!
PRESOAK ETXERA!!

martes, 8 de julio de 2014

jueves, 3 de julio de 2014

SAHARARI ELKARTASUNA

Uztailaren 9an Donostiako Piratek ekimen solidarioa burutuko dute Zurriolan, Elikagai Bankuarentzat eta Saharako errefuxiatuentzat janari eta baliabide bilketa eginez.

Ekimen hau bultzatzeko asmoarekin, PLATEROn ere bilketa egitea pentsatu dugu, ondoren DonostIako Piratei eramateko. 
Beraz laguntzeko prest dagoenak bertara ondorengo produktuak eraman ditzazke:

  • Arroza
  • Oliba olioa
  • Azukrea
  • Kontserbak
  • Esne hautsa
  • Dilistak
  • Konpresak

lunes, 23 de junio de 2014

SANJUAN BEZPERA


Euskal presoen kontura
eta Sanjoanen kargura
Amnistiaren txalupa zaharra
ekar dezagun portura

Borboiak erretolika 
kasta horren xalamatika
gure esku dago, guk nahi duguna
biba euskal errepublika   

Sanjoanetan festaz-festa
Dantzan ligatzeko beta
Arrimatzeko antiguotarrok!
frontoian ezker pareta







sábado, 21 de junio de 2014

HERRIKO FESTAK

Igandean EGUN-PASA bikaina 
frontoiko arboladian, itzalian de...

SARDIN-JANA

TXURRUTA, 
TURUTA 
ETA DANTZA

martes, 17 de junio de 2014

PRESOAK ETXERA

Oroitz Salegi, Lierni neska laguna, Dodaka eta Rosi,
bikotea espetxe barruan ezkondu zeneko argazkia.


OROITZ SALEGI
kalean

Pasa den igandean 44 urte bete zituen Oroitzek, Valentziako espetxean. Azken 21 urteak preso eman ditu eta bidean La Sante, Carabanchel, Valdemoro, Soto del Real eta Leongo espetxe malapartatuak.
Atzo arratsaldez Valentziako espetxetik atera zen.
Barruan utziko du Lierni neska laguna -semetxoa ere tarteko- eta jakina, Euskal Herria aske baten alde borroka egin duten ehunka presokide.

OSTIRAL honetan harrera
Gora Oroitz!
Euskal presoak etxera

domingo, 15 de junio de 2014

SANJOANAK


HERRIKO FESTAK
Sanjoanak

domingo, 8 de junio de 2014