gu ta gutarrak

Kaixo!


Donostiara jaitsi gabe, gure auzoan ere euskal giro martxoso-dantzaria sortu nahi duen orok lekua du gure elkartean.

Aspaldikoak gara, euskaltzale, amnistiazale, gizon-emakume berdinzale ... eta pirata!

Gure auzoa euskal girotzen eta festa giroa ezartzea dugu xede, ez gehiago ezta gutxiago ere.

Altza porru!









sábado, 20 de abril de 2013

OROITZ SALEGI

Oroitz Salegi askatu!!
 
Oroitz Salegi auzoko presoak 20 urte darama preso, egun Leongo espetxean.
Duela zortzi hilabete Lierni, bere neska laguna eta taldekidea, Leongo espetxetik Aranjuezeko espetxera trasladatu zuten espetxe hau, ume bat erditzeko, ernaitzeko egokiagoa delakoan.

Erditu zuen bai, Allur izeneko ume zoragarria, baina umea triste da, zortzi hilabete pasa eta bere aita oraindik ikusi ez duelako.

Eskaerak, tramitazioak, euren legeak, presoen eskubideak...dena popatik

Lierni eta Allur ama-semea Aranjuzeko espetxean daude eta Oroitz, oraindik semea laztandu ezinik, Leongo Mansilla de las Mulas espetxean.


Non da gizalegea, non justizia, non gizakiok maitatzeko duen eskubidea, non....
Tira eta tira....ez dago hemen beste biderik....beraien borondatez, ezer gutxi emango digutelako.



SALATU EGINGO DUGU

                             -Sinadura Bilketa: Zure sinadura eman ezazu (auzoko leku ezberdinetan zabaldu diren orrietan edota laster internet bitartez). Arartekoari emango zaizkio salaketa sinadura guztiak

                             - Maiatzaren 18an, Plazara! ekimenean


 

miércoles, 17 de abril de 2013

Askegunea

Martutenera martxa
Askagunetik 

domingo, 14 de abril de 2013

viernes, 12 de abril de 2013

 

KONZENTRAZIOA
+
MANIFA
 
IBERO ASKATU!!!

miércoles, 10 de abril de 2013

Aupa hi, Ibero,
kalean beharko hukek gazte
Etzara luzaroan izango
ez, gugandik aparte
segi hola tope
jator eta tente
ekaitzak ez digu eta
beldurtu hainbeste.
 
 
 
Ekaitz de Ibero

miércoles, 3 de abril de 2013

BAZKIDEEN BATZARRA

BAZKIDEEN BATZAR
BEREZIA
 
Apirilak 11, osteguna (19:00)

Gaiak:
 
1- Herriko tabernen epaiketa zertan den
 
2- Etxe barruko aldaketak
 
 
 

sábado, 30 de marzo de 2013

ASTE SANTUA ELKARTEAN


Ostiral Santuko Pasiyua
kostaleroenProzesiyua
kofradeak argazkian
basurdea janez,
tronpetari eraginez,
ederra konbinaziyua

lunes, 25 de marzo de 2013

ABERRI EGUNA 2013

Euskal Herriaren etorkizuna Independentzia da
 
 
 
Goazen Iruñara!!

jueves, 21 de marzo de 2013

KORRIKA BADATOR


 
Larunbat honetan Antiguan

Larunbat honetan korrika Donostiatik pasatzen da eta antiguaotarrak kontsumo taldetik Km bat erosi dugu. Bertan, euskara laguntzeaz gain, bertako produktuak eta elikadura burujabetza aldarrikatzea da gure asmoa eta parte hartu nahi duzuen guztiak gonbidatuta zaudete!
19:00tan afari-merienda Antiguotarrak elkartean indarrak hartu eta korrikarako prestatzeko
AntiguaOtarrak Kontsumo taldearen eskutik
 
eta ondoren..................KORRIKA
 
Igandean amaiera Baionan

lunes, 18 de marzo de 2013

AGUR ETA OHORE JUANMA


ESKERRIK ASKO ETA IKUSI ARTE.
Juanma Barcinari
 
Zorrotza eta lagunarteko
Matian gustuko plana
Kaldererotan su pizgarria
komando sardinan zama
Beti laguntzeko prest gizona
elkarterako afana
isil gordean jakinduriaz
etzun beharrikan fama
mahaiaren bueltan ikusi arte
agur eta ohore Juanma.


--------------------------------------

Igande honetan AZKEN AGURRA
Andoainen
--------------------------------------