gu ta gutarrak

Kaixo!


Donostiara jaitsi gabe, gure auzoan ere euskal giro martxoso-dantzaria sortu nahi duen orok lekua du gure elkartean.

Aspaldikoak gara, euskaltzale, amnistiazale, gizon-emakume berdinzale ... eta pirata!

Gure auzoa euskal girotzen eta festa giroa ezartzea dugu xede, ez gehiago ezta gutxiago ere.

Altza porru!









viernes, 11 de julio de 2014

S.O.S JON ENPARANTZA


S.O.S. JON

2014ko urtarrilaren 8an atxilotu zutenetik, elkarteko kidea, Segovian dago preso, Euskal Herritik 400 kmtara.
Muturreko egoeran dago, guztiz isolaturik, ez du inor ikusten egun osoan zehar, eta Segoviako kartzelan euskal preso politiko bakarra da.
Espetxe politika ez , hau mendekua baino ez da!
Euskal presoen alde lanean, abokatu lanetan beraien defentsan jardutea izan da bere delitua.

JON ASKATU!
PRESOAK ETXERA!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario