Honezkero jakingo duzuen bezala larunbat honetan, martxoak 15, KONPROMISO EGUNA ospatuko da Donostian.
Auzitegi Nazionalean beren militantzia politikoagatik epaituak izan diren 9 donostiarrei elkartasuna adierazteko egun osoko egitaraua antolatu dute LIBRE dinamikaren baitan.
Beherago daukazue Parte Zaharrean burutuko den egitaraua, baina gogoratu Igeldo eta Añorgatik etorriko diren zutabeekin 10:30tan BENTA BERRI PLAZAN bat egin eta GURE AUZOTIK, ZUTABEA osatuko dugula bertara joateko.
Ekitaldi nagusia 13:00tan Bulebarrean burutuko den "Baietz Bulebarra bete!" ekimena izango da, Bulebar osoa betetzen saiatuko gara banatuko diren globo haundi guztiekin.
ANIMATU!!!
ELKARTASUNAREKIN KONPROMETITU!!
ETA ONDO PASA!!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario