JON ENPARANTZA ETA IKER SARRIEGI
elkartekideak
eta
beste atxilotuak
--
Mendekua, bai horixe
Jon Anza, Egunkaria, Segurakoak 50na mila euroren trukean "aske" eta gurpil zoro hau errematatzeko "ohiko" sarekada...Mendekua, bai, independentistak abiatu dugun bide horretan amildegitik behera bidali nahi gaituzte. Zer da, bada, bestela, euskal presoen eskubideak defenditzen dituzten lagun hauen aurka eginiko sarekada hau? Probokazio bat, merezi duten neurrian erantzun dezagun. Baina, beste erremediorik gabe, gehiegikeria hauek salatzeari utzi gabe, Independentistak zabaldu duen arrastotik jarrai dezagun. Oztopoak, trabak eta sufrimendua -goardia zibilen eskutan gauza onik ez- berriro ere herri honen alde musu-truk lan egiten dutenentzat. Oztopoak jarriko dizkigute, baina aurrera egin beharko.
Aupa Jon, aupa Iker eta besteak. Elkartean parrillak prest izango ditugu, su baxuan, txuletak puntu-puntuan egon daitezen. Lehenbaitlehen bueltatu, generoa erre baino lehen.
Besarkada handi bat Antiguotik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario